Zenbatetan nozitu dugu denboraren abiadura subjektiboa? Konpainia onarekin denborak hegan egiten du, eta garai txarretan, ostera, aurrera egin baino, atzera egiten duela esango genuke. Baina badaude ere egoera onak, zeinetan denborak abiadura normala hartzen duen. Eta, nahiz eta primeran egon (lagun artean, adibidez), erlojua begiratu, eta: "Hara! Hamarrak pasatxo baino ez dira ondiño-ta!".
Denboraren abiadura subjektiboa. Urte osoa (ia ia) joan da azken posta publikatu nuenetik, eta ez dut esan gura garai hobeak bizi izan ditudala bloga barik berarekin baino! Baina, urteak, txoriak zelan egin du alde. Eta hemen nago berriro.
"Terapia?", pentsatu dut jefeak blog bat idaztea gomendatu didanean estresa askatzeko. Agian bai, batek daki. Izatez, garai txarretan izan ohi dituzte egunerokoek uzta hobea. Barruan dugun kaka guztia orri baten edota teklatu baten gainean askatzeak laguntzen du. Gainera, inspirazioa eta garai txarrak ez al doaz eskutik, ba?
Azken hilabetak gogorrak izan dira niretzat: antsietatea, estresa, izua... Atzerrira joan nintzen ikastera eta antsietate krisi latza pairatu nuen lehen hilabetea igaro eta gutxira. Txoriek nola alde egin duten hiru hile etxean (deskantsatzen) pasatu ostean, atzerrira bueltatu naiz, eta bi egun nahikoak izan dira beste krisi bat izateko. Esan barik doa bi egun hauei mende baten luzera hartu diedala. Horren aurrean zer egin, denboraren abiadura subjektiboa baldin bada?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
ONGI ETORRI ANDERIKOOO!!!
mago
Sugandilarik txiki eta bihurrienak ere buztana gal zezakek halako batean. Deskuido bat, leku desegokia, zorte txarra... batek zakik noiz-nola. Luze gabe, bere txokotik, denbora lagun, bere isats ñimiño piztu berriaz ostera ere agertuko zizkiguk poza eta nahigabea. Kopeta ilunak eta laztan-hitzak. Halako batean.
Etxakiat lehenengoan, baina bigarrenean uste joat baietz: Jakingo dok, bai, nork esan doan hau, eta, horrela ez palitzok, etxean ikusiko dok, nik-neuk esanda. Betikoa esango hat, baina oraingoan hiretzat ez dok berdina izango: Hemendik aurrera beste bizi berri bat hasiko dok, nahita- nahiez ( derigorrezkoa dokelako ), eta, oraingoan ere - orain arte bezala, noski, hiretzat hau hain argi ez izan arren,hau dok nik-neuk uste joatena - gure laguntasun guztia hiretzat izango dok,lortu nahi dokena lortzeko, hemen edo han, gaur zein bihar. Baina ( eta orain argiago ikusiko dok nork esan doan guzti hau, etxekoak dudarik )hitzetan denbora askorik emon barik - argi jak eta -eguneroko hartu-emonetan beti elkar laguntzeko prest egonaz, besteak eskatu baino lehenago, bera beti prest egongolakoan.
Etor hadi, ba, lehenbait arin, eta egongo gozak guztiok batera eguneroko lanetan.
Beste barik, gero arte.
Eskerrik asko hirurei. Txanponek heze eta lehor daukien moduan, egoera honek be bai: hangoa itxtea mingarria da, baina zuengana bueltatzea ez du presiorik ;-) Zein da heze eta zein lehor? :D
HUNKIGARRIA, Ander.
Denbora pixka bat izan dut zure blogari erreparatzeko eta ez dakizu zenbat gozatzen ari naizen.
Poztuten naz Maite, eta eskerrik asko. Besarkada bero bat... nahiz eta garaiotan ez dozun horrelakorik onartuko nigandik.
Publicar un comentario