
* Ordenean ikusi laburmetraiak / Se recomienda ver en orden los cortometajes
Bakarrik
Aspaldi ihartutako lorearen arrastoa
baino ez duen hilobia.
Ibaiaren bokalean
ur gozoaren itsasoratzea, artega
begiratzen duen gizon zaharra;
“bidai guztiek
amaiera behar dute noizpait”
pentsatzen duen bitartean.
Bakarrik.
Denborak aurrera egiten du etengabe;
“we are not that young anymore”.
Jendartean bakarrik eta,
bakardadean,
are bakartiago.
Nerabea
beti dabil amildegiaren ertzean,
funanbulistaren harian.
Beretzat, bakardadea,
zorigaiztoko haize bolada da, amildegian;
eta hariaren mutur bat haustea bezalakoa,
haurtzarotik heldutasunera igarotzeko garaian.
Halabeharrez haria apurtzea edo,
berak, malko karminak jasan ezinik,
ezintasunez ebakitzea.
Umearentzat,
imajinazioa aberastuko dion jolas berria da
bakardadea.
Sugandila
J'Attendrai Le Suivant Philippe Orreindy
(Hurrengora itxarongo dut/Espero al siguiente)
Signs Patrick Hughes
(Zeinuak/Señales)
7 comentarios:
Asko gustau jat olerkia, ganera momentu egokian heldu jat...
Mosu handi bat Munichetik!
Poztuten naz Munichtar jeje... baina beno, espero zu hain bakarti ez sentitea handik... hementxe gauz betikoak, zure zain ;) Besarkada bero bat!
Aupa Sugandila!
Ordu txikiak dira baina Aste Nagusiaren arrastoa sumatzen dut, oraindik ere, lotarako ordutegiaren kaosaz jantzita, jeje.
Baina beno, honela tartetxoa badut irakurtzeko, musika entzuteko, edota zure poema eta bi laburmetrai eder horiek ikusteko. Gainera, zure gomendioari jarraituz ordenean ikusi dodaz eta hortaz bizitzarengandiko ilusioa gailendu daitekeela pentsatzen dut une honetan, jajaja.
Oporretan zein lanean egon, ondo izan!
Eskerrik asko hitzengatik!!
signs hunkigarria. eta bestea... andre gixajoa...
ni naiz aurreko komentarioa egin duena
jajaja, eskerrik asko abixuagatik jonetxu, jeje... signs ederra eta bestea, oso ona; baina bai, andre gixajoa... horregatik ikusi behar dira ordenean :D
Publicar un comentario