2009-08-19

Bakarrik


* Ordenean ikusi laburmetraiak / Se recomienda ver en orden los cortometajes

Bakarrik


Aspaldi ihartutako lorearen arrastoa

baino ez duen hilobia.


Ibaiaren bokalean

ur gozoaren itsasoratzea, artega

begiratzen duen gizon zaharra;

“bidai guztiek

amaiera behar dute noizpait”

pentsatzen duen bitartean.


Bakarrik.


Denborak aurrera egiten du etengabe;

“we are not that young anymore”.

Jendartean bakarrik eta,

bakardadean,

are bakartiago.


Nerabea

beti dabil amildegiaren ertzean,

funanbulistaren harian.

Beretzat, bakardadea,

zorigaiztoko haize bolada da, amildegian;

eta hariaren mutur bat haustea bezalakoa,

haurtzarotik heldutasunera igarotzeko garaian.

Halabeharrez haria apurtzea edo,

berak, malko karminak jasan ezinik,

ezintasunez ebakitzea.


Umearentzat,

imajinazioa aberastuko dion jolas berria da

bakardadea.


Sugandila



J'Attendrai Le Suivant Philippe Orreindy
(Hurrengora itxarongo dut/Espero al siguiente)



Signs Patrick Hughes
(Zeinuak/Señales)