Mostrando entradas con la etiqueta música. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta música. Mostrar todas las entradas

2008-02-04

Zea Mays: «Disko nahiko eklektikoa lortu dugu»







Zea Mays: Morphina zainetan
«Disko nahiko eklektikoa lortu dugu»


Bost disko, hamar urte eta ondo sentitzen dira. Horrela azaldu du talde bilbotarrak bere gaur egungo egoera azken diskoko Bost-Hamar kantan. Morphina (Bonberenea, 2007) disko desberdina da, aurreko lanarekin ez du zerikusi handirik, baina taldearen eboluzioan eman beharreko pausoa zen. Entzunaldi bat baino gehiago eskatzen duen lan horietakoa dugu; ez da lehen kolpean sartzen. Baina sartzen zaila denak luzerako irauten omen du. (...)

Taldearen lokalean berba egin dugu Aiora Renteria (ahotsa), Iñaki Imaz Piti (gitarra) eta Ruben Gonzalezekin (baxua).

- Taldearen hamargarren urtemuga dela-eta DVDa sartu duzue Morphinan: irudi zaharrak eta historiko bilakatuko den Kafe Antzokiko kontzertua. Zelan gogoratzen dituzue garai haiek?

- Aiora Renteria. Zirrara handiarekin. Oso pozik gaude DVDarekin argi ikusten delako izan dugun eboluzioa. Euskadi Gazteako lehiaketa irabazi genueneko Antzokiko lehen kontzertuan esperientzia gutxi igartzen da, baina emozio handia ere bai gugan eta jendearengan. Urteak pasata, izan dugun hobetzea argi ikusten da, Kafe Antzokiko 2005eko kontzertura arte: soinua askoz hobea da, eta gu taula gainean esanik ez. Oso opari polita iruditzen zaigu Zea Mays gustukoa duen jendearentzat. ( + ) Elkarrizketaren bideoa, hemen.

Argazkia Iñigo Azkonak egin dau.

2008-02-02

The Kelly Family: Agur Jaunak



The Kelly Family
musika taldeak (estatu batuarrak odolez; espainiar, euskalerritar, irlandar eta abar luze bat bizilekuz) 1995ean Lorelei-n (Alemania) zuzenezko emanaldia grabatu zuen, eta bertan, kontzertua amaitzeko, zer eta Agur Jaunak euskal kanta.

Nabarmentzekoa: Hirugarren minutu inguruan Kellytar bat aurreratu eta esaten du: "Hail the human race: From the heart of the great basque people, to the whole world: Agur Jaunak! Gora Euskadi! Gora!" (Aditu, gizateri: Euskaldunen bihotzetik, mundu guztiari: Agur Jaunak! Gora Euskadi! Gora!)