Mostrando entradas con la etiqueta olerkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta olerkiak. Mostrar todas las entradas

2009-05-12

Betiko Bilbo Berria - El nuevo Bilbao de siempre

"La poesía es liberación interior" - Octavio Paz
... garaiek poesia eskatzen dutelako...

**Abajo en Castellano (artículo + programa)**

Betiko Bilbo berria



Powered by Podbean.com

Iluna da askotan Bilboko zerua,

grisa eta pisutsua;

berun eta metalezko hodeiei begiratzen diet

begitankor;

jaustekotan, ez naute ustekabean harrapatuko.


Obra gizon baten mailukadak ematen dute

trumoi hotsek;

baina gaur ez du urik botako,

kostaldean daude txoriak eta

barrualderantz egiten dute, euria egingo duenean.


“Zerua garabiei esker ez da jausten”,

esan dit ume txiki batek.

Gora begiratu, eta bai,

garabiek zerua mantentzen dutela ematen du.

Obrak eta obrako langileak,

lanak eta lanabesak eta hondeatzeko makinak,

Bilbo zahar berrituan.


Garabiak eta hodeiak korapilatzen dira

adreiluzko erraldoien gainetik;

eraikin horien hegaletan, bestalde

azal iluneko emakumeak, gizon urdinak,

sepia koloreko zaharrak eta gazte gorriak,

ortzadar koloreko bikoteak, korapilatzen dira,

eraikin horien hegaletan.


Bere baitan du kolorea Bilbok,

eguzki izpi eta euri tanta baten arteko laztanetik sortua

izan balitz bezala.

Umeengatik da bihurria hiria,

gazteengatik idealista,

helduei esker pragmatikoa

eta nagusiei esker, betikoa.


Betiko Bilbo berria.


Sugandila

El nuevo Bilbao de siempre






Powered by Podbean.com

El cielo de Bilbao es oscuro,
gris y pesado;
esas nubes de metal, plomizas
que miro, con desconfianza
si se caen, no me cogerán desprevenido.

La tormenta suena a golpes de martillo
de algún obrero;
pero hoy no va a llover,
los pájaros están en la costa y
suelen buscar resguardo en el interior
cuando se avecina tempestad.

“El cielo no se cae porque hay grúas”,
me ha dicho un niño.
Miro hacia arriba, y sí,
parece que las grúas sostuvieran el cielo.
Obras y peones,
construcciones, herramientas, excavadoras,
en este Bilbao renovado.

Nubes y grúas se entrelazan
sobre los gigantes de cemento;
y a los pies de estos edificios,
mujeres de piel oscura, hombres azules,
viejos en sepia, jóvenes rojos,
parejas del color del arco iris, se entrelazan,
a los pies de estos edificios.

Bilbao tiene color propio,
nacido de la caricia
entre un rayo de sol y una gota de lluvia.
Por los niños es una ciudad traviesa,
por sus jóvenes idealista,
los adultos la hacen práctica
y los mayores, la hacen reconocible.

Bilbao; la nueva ciudad de siempre.

Sugandila

2009-02-16

Poesiaren aparretan − Xabier Lete Bilboko Kafe Antzokian

"Poesiak eta garagardoak arima partekatzen dute";


lagun rockero batek esan zidan. Hitz horiek ez zituen erabili, baina zentzuari ondo heldu diodala uste dut.


Garagardoari inoiz emandako lehen zurrutada ez zaio inori gustatu, ez eta eskolan, behartuta, irakurritako poema liburuak ere. Zelanbait, esaldiak erditik moztearen mania hori mingotsa gertatzen zitzaigun, eta zerbezari emandako tragoaren ostean, bagenekian beste irakurketa bat beharko zuela baso horrek, ditxosozko garagarraren zaporea behingoan gozatzeko!


Aurrekoan, lagun batzuekin, Xabier Letek Kafe Antzokian eskainitako poesia errezitaldian egon nintzen −Joxan Goikoetxearen soinuaren mila soinuen laguntza paregabearekin!−. Nire lehen poesia errezitaldia zen. Beste lehen aldi batzuetan bezain nerbioso ez nengoen, baina bai nahiko espektante. Abestu egingo zuen? Irakurri bakarrik? Eserita ala zutik? Porro usaina gailenduko zen giroan, ala lagunak eta ni izango ginen Gazte Txarteladun bakarrak?... Hamaika galdera eta Xabier Leteri buruz genekizkienak gora-behera sartu ginen Antzokira.


* * *


Poetari egindako aurkezpenaren ostean, Xabier Lete mikrofonoa hartu zuen lehen momentutik, aurrean gintuen guztien emozioak kontrolatzeko gai izan zen, bere neurriko maisu bakanek baino ez dakiten moduan. Leteren apaltasuna, bere hitzen zehaztasuna, jarioaren freskotasuna eta aldi berean tranzendentzia… dena da erakargarria Xabier Leteren testuetan, kantetan, olerkietan… eta errezitaldietan. Goxoa, behar denean, irmoa, tokatzen denean, baina beti, beti, bikaina.


Pena eman zidan Lurdes Iriondo zendu zenean, eta oilo-larrua ipini zitzaidan Letek haren omenez idatzitako olerkia irakurri zuenean. Hemen kopiatu dut, Lurdesen omenez, Laboaren oroigarri, joan diren guztien adio ez adiorik− eta Xabier Leteren maisutasunaren irudi.


Autorea: Xabier Lete

Argitaletxea: Pamiela

Liburua: Egunsentiaren esku izoztuak; bosgarren atala ["Neguan izan zen"]; 30. olerkia


XXX


Jaso nazazu, maite, azken egunean

har nazazu zure besoetan

muga izugarriaren ataria gurutzatzen dudanean,

bil ditzadala zuregandik ferekak eta irriak,

belaze goitarretako argitasunean

berreskura dezagula maitasun lehena

brisarak gure bekokiak zimurrez garbitzean,

nik dakit itxaroten didazula

ez dakit nola, ez dakit non

baina helorduko berraurkitze hori

jainko baten mentura harrigarriak ez dezala saihestu,

zure hitzean bermatzen naiz

joan zineneko serenitate hartan,

jaso nazazu, maite, kitapen handiaren egunean,

ez dut itxaroten tronpeten doinurik

ez nagokie aingeruen abestaldeei,

zor hura barkatua izan al baledi

eta kulpa hura xukatua…

orduan nintzateke ni betirako zure

betirako on, orbanik gabea, duin,

orduan ginateke betirako elkarren,

jaso nazazu, maitea, azken egunean,

zatoz nire bidera eta adeitsu, irriz

dei nazazu nire izenez

ni zure erruki handian salbatua izan nadin,

salbatuak elkarrekin eta maitasunean glorifikatuak betirako.


Argia.comek, Letek Iruñeko Planetarioan egindako errezitaldia grabatu zuen.



Eta guztion gozamenerako, duela 15 urte, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Xabier Letek kantatutako Xalbadorren Heriotzean.