Into the Wild: Bikaina; ederra. Benetako maisulana.
Sean Penn izena irakurtzean gauza onak baino ez datorzkit burura; kalitatea eta printzipioak batik bat. Kalitateak bere ogibideari eragiten dio, Sean Pennek ez baitu edozer gauza egiten, eta baita ere hamaika sari irabazi dituelako (sonatuena, agian, 2003ko Oscar saria). Printzipioak ordea, zeluloidetik at, kaliforniarrak ekitaldi sonatuetan parte hartu izan duelako, hala nola, Bushen kontrako zenbait ekitalditan.
Gauzatxo hauek pertsonaia batenganako begirunea piztu ohi dute (neuregan behintzat bai, bakoitzak aukeratzen ditu bere baloreak). Eta lan berrien joan etorriekin puztu egiten da begirunea, ala itzali... Sean Penn-enganako neure begirunea puztu egin da egin duen azken lanarekin ere: Into the Wild (Bizitza basatian barrena).
Into the Wilden, Penn, kamara atzean jarri, eta askatasuna/zoriontasuna era desegokian ulertu zuen gazte baten historia kontatzen du. Gizakiak animalia sozialak gara; benetako zoriontasuna norbaitekin partekatutakoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario